DOT Durangaldea

Ermuko Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak ekainaren 13an irekiko dituzte

Bi azpiegiturak zabalik egongo dira irailaren 13ra arte

Udako denboraldiari ekainaren 13an emango zaio hasiera.

ERMUA |Uda ate joka dago eta, datorren astetik aurrera, freskatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango da Ermutik irten gabe. Izan ere, Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak egunero egongo dira zabalik, ekainaren 13tik irailaren 13ra bitartean.

Igerilekuak 10:30ean irekiko ditu ateak denboraldi osoan zehar. Ordutegiari dagokionez, ekainean eta uztailean 20:30ean itxiko dute; abuztuan eta irailean, berriz, ordu-erdi lehenago, arratsaldeko 20:00etan.

Betiondoko ur-gunea eta berdegunea kontuan hartuta, azpiegiturak 1.121 lagunentzako edukiera du guztira. Eguzkitik babesteko, hamar bat eguzkitako balinar jarri dituzte belardian. Horrez gain, komunak (horietako bat egokitua), bi aldagela, botika-kutxa bat eta jan-edanak erosteko makinak daude bertan. Dutxak, berriz, Betiondo kiroldegiari itsatsitako eraikinean kokatu dituzte.

Ur-jolasen txokoa

Ongaraiko ur-jolasen gunea ere ekainaren 13an, larunbata, jarriko dute martxan. Espazio hau egunero egongo da erabilgarri 10:30etik 20:30era, irailaren erdialdera arte.

Guneak jolaserako hainbat elementu ditu: kanoiak, ur-zorrotada bertikal zein mugikorrak, ur lainoztatuzko aro bat eta ura metatu eta bi txandatan iraultzen duen ontzi birakari bat. Horrez gain, aisialdirako berdegune bat, mailakatutako solariuma, komuna eta edateko urezko iturria ere baditu txokoak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top