DOT Durangaldea

Igandean giroa larunbatekoaren antzekoa izango da

Arratsaldean zaparradak handiagoak izango dira eta zenbait tokitan mardul bota dezake

Giroa zertxobait freskoagoa izango da ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Igandean giroa larunbatekoaren antzekoa izango da. Goizetik zaparradak egin ditzake, baina, oro har, txikiak izango dira eta han-hemenka egingo ditu. Arratsaldean, aldiz, zaparradak handiagoak izango dira eta zenbait tokitan mardul bota dezake, txingorra egin dezake eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da Ebro ibarrean egun osoan, aldiz, Kantauri isurialdean arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da. Giroa zertxobait freskoagoa izango da, batez ere ipar partean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top