Senior, gazte eta banakako gazte taldeek parte hartuko dute
DURANGO | Datorren igandean, maiatzak 26, Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Amateur Txapelketako lehen hitzordua izango da Landakon. Senior, gazte eta banakako gazteek hartuko dute parte. Lehiaketa goizeko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.
Euskadiko lehiaketaren bigarren hitzordua hurrengo asteburuan izango da, ekainaren batean, larunbata, Landakon. Bertan kadeteek, kadeteek eta seniorrek hartuko dute parte.