Irailaren 15etik aurrera eman ahal izango da izena Merkatu Plazan, 10 euroren truke, kamiseta eta dortsala jasotzeko

ERMUA | Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak prest du Minbiziaren Aurkako XII. Martxa, urriaren 18an egingo dena. Ekimen solidario honek 3,4 kilometroko ibilbide irisgarria proposatuko du (bi ordu ingurukoa), eta goizeko 11:00etan abiatuko da Orbe Kardinalaren Plazatik.
Guztira 3.100 plaza egongo dira erabilgarri, eta aurten ere prostatako minbiziaren aurkako ikerketa zientifikoa izando da ardatz nagusia.
Izen-ematea eta dortsalen salmenta
Parte hartu nahi dutenek irailaren 15etik aurrera eman ahal izango dute izena Ermuko Merkatu Plazan jarriko diren mahaietan (agortu arte):
-
Asteartetik ostiralera: 10:00 – 12:00 eta 17:00 – 19:30.
-
Larunbatetan: 10:00 – 13:00.
-
Prezioa: 10 euro (dortsala eta kamiseta ofiziala barne).
Ikerketari babesa eta jarduerak
Aurtengo edizioan, Laura Bozal Bizkaiko CIC bioGUNEko doktoratu ondoko ikertzailearen “Prostatako minbiziaren kastrazioarekiko erresistentziaren azterketa, zuzendutako terapia berriak diseinatzeko” proiektua ezagutaraziko eta babestuko da.
Martxa amaitutakoan, Orbe Kardinalaren Plazan gazteentzako ekintzak antolatuko dira, eta herritarrek proiektuaren xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute ikertzailearen eskutik.
(Informazio gehiago nahi izanez gero: 94 424 13 00).


