DOT Durangaldea

Hodeiak eta ostarteak ostegunerako

Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira

Arratsaldean, aldiz, hodeiak gutxitu egingo dira eta giroa eguzkitsua izango da ARGAZKIA: Xabier Elguezua

EGURALDIA | Ostegunean hodeiak eta ostarteak agertuko dira. Goizean hodei multzo dezente ikusiko ditugu, batez ere Kantauri isurialdeko zenbait tokitan, eta ostarteak ez dira hain zabalak izango. Gainera, Kantauri isurialdean ez da baztertzen puntualki zirimiria egitea. Arratsaldean, aldiz, hodeiak gutxitu egingo dira eta giroa eguzkitsua izango da, nahiz eta kostaldetik gertu hodei batzuk agertu. Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean zerua ia erabat oskarbi egongo da egun osoan. Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira, apur bat altuagoak hegoaldeko txokoetan eta ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top