DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Hodei asko, ostarte batzuk eta euri gutxi astebururako

Maximoak leunak izango dira, hogei gradu ingurukoak datozen egunetan

Ostiral hodeitsua eta prezipitazio txiki batzuk, batez ere goizean
Ostiral hodeitsua eta prezipitazio txiki batzuk, batez ere goizean

EGURALDIA | Datozen egunak ez dira egun eguzkitsu eta beroak izango, estreinatu berri den urtaroaren ezaugarri. Eguraldi goibelarekin jarraituko dugu, hodei askorekin, euri apur batzuekin oro har, eta hogei gradu inguruko tenperaturekin, gaur, ostirala, bihar eta igandean.

Ostirala, hobekuntza

Ostiralean ezegonkortasuna atzean utziko dugu. Goizaldean eta goizean goiz hodei asko agertuko dira, eta pixkanaka ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Litekeena da egunaren lehen partean ipar partean euria egitea. Tenperatura maximoak zertxobait igoko dira. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haize nagusia.

Datozen egunetarako eguraldiaren joera
Datozen egunetarako eguraldiaren joera

Larunbata, ostarteak eta euri txikia

Larunbat goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Eguerditik aurrera, ipar-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du, eta hortik aurrera hodeiak ugarituz joango dira. Ez da baztertzen prezipitazio txiki batzuk egitea arratsaldean eta gauean ipar partean. Hegoaldean hodeiak ez dira hain trinkoak izango, eta euri gutxi egingo du. Tenperaturak antzeko balioetan mantenduko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top