DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Beldarren izurrite bat salatu dute San Fauston: «Ezin dugu leihoa ireki !»

Fatxadatik laugarren solairuraino igotzen direla azaldu dute eta Udalari laguntza eskatu diote

Etxeetako leihoetan dauden beldarren irudia
Etxeetako leihoetan dauden beldarren irudia

DURANGO | Aste honetatik aurrera San Faustoko bizilagunek ezin dituzte euren etxeetako leihoak ere ireki beldarren izurrite baten ondorioz. Amesgaizto bat bizitzen ari direla aitortzen dute. «Iaz ere izan genuen, baina ez egun hauetan bezainbeste», salatu dute. Gainera, patioetako landare guztiak janda eta lehortuta daudela diote, intsektu hori dela eta.

Udalari eskatu diote gaiari buruz hitz egiteko, izurrite horren ondorioz auzoko heskaien mantentze-lanik ez dagoelako gertatu dela uste baitute. «Kasu egin behar digute !», oihukatu dute.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top