DOT Durangaldea

Hego haizea nagusi Bizkaian astearen hasieran

Astelehenean eta asteartean hego haizeak gogor joko du, eta asteazkenetik aurrera tenperaturak jaisten hasiko dira

20 gradutik gorako tenperaturak izango dira ARGAZKIA: AMOREBIETA-ETXANO

EGURALDIA | Bizkaian hego haizearen eraginpean hasiko da astea. Astelehen honetan, azaroaren 9an, haizeak gogor joko du, bai haizeguneetan, bai gainerako eremuetan. Hegoaldeko fluxu epel horrek tenperatura maximoak igotzea ekarriko du: Kantauri isurialdeko leku askotan 20 ºC-ak gaindituko dituzte, eta 22 ºC ingurura iritsiko dira. Gutxieneko tenperaturak, berriz, 13 ºC ingurukoak izango dira.

Zerua tarteko eta goi-hodeiekin egongo da Kantauri isurialdean, eta euri egiteko aukera txikia izango da. Hegoaldean, ordea, hodei trinkoagoak agertuko dira, eta noizbehinkako zaparradaren bat bota dezakete. Arratsaldetik aurrera ostarteak zabaltzea espero da.

Asteartean, hilaren 10ean, ez da aldaketa handirik espero. Hego haizeak indartsu jarraituko du, eta bolada oso gogorrak izan daitezke. Tenperaturek antzeko balioetan jarraituko dute: minimoak zertxobait igoko dira, 16 ºC ingurura, eta maximoak 21 ºC-ra hurbilduko dira.

Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina eguerditik aurrera hodeiak ugarituko dira, eta zaparradaren bat bota dezake, batez ere barnealdean.

Asteazkenetik aurrera…

Asteazkenean, azaroaren 11n, tenperaturak pixkanaka jaisten hasiko dira. 14 ºC inguruko minimoak eta 20 ºC inguruko maximoak espero dira, hodeiak nagusi izango diren zeruarekin eta hego haizearekin.

Aldaketa nabarmenagoa ostegunean eta ostiralean iritsiko da. Ipar-mendebaldeko haizea edo haize aldakorrak sartzearekin batera, tenperaturak behera egingo du: maximoak 17 ºC inguruan geratuko dira, eta minimoak 12-13 ºC-ra jaitsiko dira. Zerua grisago egongo da, eta euria egiteko aukera handituko da.

Asteburuan, azaroaren 14an eta 15ean, eguraldia egonkortzeko joera izango du. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta giro freskoa izango da, baina eguerdian atseginagoa. Tenperatura maximoak 16 eta 18 ºC artekoak izango dira, hodeiak eta ostarteak tartekatuta.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top