DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Gogo handia dugu lan egiteko eta gure esperientzia klubera ekartzeko»

Astelehenaz geroztik martxan, Iurretako Zuzendaritza Batzorde berriak bere asmoak azaldu ditu

"Johan" Sagarnaga eta Dario Suffardi, Iurretako presidente eta presidenteorde berria.
“Johan” Sagarnaga eta Dario Suffardi, Iurretako presidente eta presidenteorde berria.

FUTBOLA | José Antonio Sagarnaga “Johan” presidente dela, aro berri bat hasiko da Larrakozelaian. Agintari berriak badaki zer den erakundearen buru izatea, eta Ohorezko Maila laster berreskuratuko duela espero du, lehen taldetik Preferente taldera jaitsi ondoren. «Espero dut gora egin ahal izatea, baina ez gara erotu ere egingo». Presidenteak Jon Gurutz Vazquez entrenatzailearentzako hitzak ere izan ditu, ez baitu jarraituko klubean hogei urte eman ondoren.

Durangaldeko Telebistak Dario Suffardi, talde iurretarraren presidenteorde berriarekin ere hitz egin du zuzendaritza batzorde berriaren asmoen berri izateko, harrobia nola landuko duten eta laster bazkide berriak erakartzeko ekimen berritzaile baten berri emango dutela aurreratu digu. Joan den astelehenetik zuzendaritza batzorde berriko kide dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top