Maximoek hotz jarraituko dute garai honetarako, 16 graduko maximoekin
EGURALDIA | Asteazkenean giro hotz samarrak jarraituko du urte sasoirako. Tenperatura maximoak 15-17 ºC ingurukoak izango dira. Zeruan hodei dezente eta noizbehinka zaparrada batzuk botako ditu, egunaren bigarren partean berriz ere. Haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da.