DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Gertasportek 1.507 euro emango dizkio Aspanovasi Futbol Festatik

Iurretako futbol eskolak haurrentzako minbiziaren aurkako borrokarako dirua bildu du

Vázquez, Koka eta Fernández. ARGAZKIA: Gertasport
Vázquez, Koka eta Fernández. ARGAZKIA: Gertasport

FUTBOLA | Pasa den ekainaren 8an Iurretako Gertasport Kirol Klubak Futbol Festaren edizio berri bat antolatu zuen Iurretako Udalarekin elkarlanean. Oraingoan 1.507 euro bildu dira.

Astelehen goizean txekea banatu zaio Aspanovas Bizkaia haur minbiziaren aurkako elkarteari. Bertan, Oskar Koka alkateaz gain, Jon Gurutz Vazquez Gertasporteko ordezkariak parte hartu du eta Ainhoa Fernandez de Aspanovasek jaso du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top