DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Hau izango da Durangon gerrak bertan behera uzteko irrikaz erreko den «tankea»

Gorabideko Errota Eguneko Zentroaren erabiltzaileek sortu dute igandeko figura Otamotzenan

Igande honetan erreko den tankearen irudia
Igande honetan erreko den tankearen irudia

DURANGO | Gorabideko Errota Eguneko Zentroko erabiltzaileak, Aramotzen, Herria Elkartearekin urtero egiten dituzten kolaborazioen barruan, aurten auzo elkarteak antolatzen duen San Juan sutan erretzen den figura egiteaz arduratu dira.

Oraingo honetan, tankea sortu dute gerrak bertan behera uzteko nahia adierazteko. Aste Santutik antolatu dira irudi hori egiten joateko, pixkanaka: materialak bilduz, prestatuz, zatiak muntatuz, pintatuz… oso prozesu neketsua eta atsegina izan da, eta zentroko pertsona guztiak inplikatu dira, bakoitzak bere estilo pertsonalarekin, «bakoitzaren potentziala eta balioa, proiektuan duten inplikazioa eta ilusioa, eta bakoitzak egin dezakeen ekarpena erakutsiz, beharrezko babesak izanda».

Durango
OTAMOTZENA/ARAMOTZ

Ekainak 22, larunbata
18:00 Umeentzako tailerrak (Markeliñe)
Otamotzena parkean

Ekainak 23
17:00 TOR Magoa
18:00 Txokolatada
21:00 Crazy Jazzers kontzertua
22:15 San Juan sua Otamotzena parkean

BARRENKALE

Ekainak 22, larunbata
8:00 Loreak jartzea
12:00 Txupinazoa
12:15 San Fermin txikia
12:30 Flashmob
13:00 Umeentzako tailerrak
13:30 Mokadutxoa Amalur eta Pol Pol-en eskutik.
15:00 Herriz Bazkaria (Bazkarirako izena eman Amalur tabernan)
16:30 Bingoa
18:00 Karaokea
19:00 Igel txapelketa
20:30/22:30 DJ Lamikiz

SAN FAUSTO

Ekainak 23

21:00 – Kalejira
22:00 – Txokolatada
22:30 – San Juan sua, frontoiaren ondoan

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top