Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango eskualdean

EGURALDIA | Antzeko eguraldia, eguerditik aurrera zaparradak botatzeko probabilitatearekin. Goizean zehar, zaparrada isolaturen bat izan ezik, orokorrean ez du euririk egingo eta ostarte batzuk ireki daitezke. Hala ere, eguerditik aurrera, hodeiak ugaritu egingo dira eta noizbehinka zaparradak botako ditu. Haizeak iparraldetik joko du egunaren zati handi batean, arratsaldean nabarmenduko da batez ere, eta tenperaturari eutsiko dio, aldaketa handirik gabe.