DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Durangaldeko Behargintzak langabetuak birlaneratzeko zerbitzua eskaintzen du

Enplegua aktiboki bilatzen ari direnek izena eman dezakete laguntza, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen duen programan

Enplegu-programak hiru eremu ditu ardatz
Enplegu-programak hiru eremu ditu ardatz

DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateak, Durangaldeko Behargintza Garapen Agentziaren bitartez, langabezian dauden pertsonei zuzendutako enplegu-programa bat du abian. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiaren tokiko enplegua sustatzeko “3R” programaren barruan kokatzen da, eta helburua lana galdu duten pertsonei laguntza, orientazioa eta aholkularitza pertsonalizatua ematea da, lehenbailehen lanera itzul daitezen.

Enplegu-programak hiru eremu ditu ardatz: lan-orientazioa, birkokatzea eta birkualifikazioa. Hala, langabeei modu aktiboan eta integralean lagundu nahi zaie lan-merkatura itzultzen, lan bat lortzeko dituzten aukerak hobetzeko, parte hartzen dutenen enplegagarritasuna hobetuz.

Horrezaz gain, lan-merkatura itzultzea bultzatuko da, lan-eskaintzak erakarrita. Birkualifikazioaren esparruan, ekimenak pertsonen gaitasun digitaletan jartzen du arreta, gaur egun enplegua bilatzeko prozesuan funtsezkotzat jotzen baitira.
Zerbitzu hori jaso nahi dutenek, ahal dela, honako helbide honetara jo behar dute:
Durangaldeko Behargintzaren telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez: 94 623 25 22 /
behargintza2@dma.eus.

Jarduera horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren dirulaguntza jaso dute. Programa honetan parte hartu nahi dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, langabezian. Gainera, Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarren erroldatuta egon beharko dute.

1 thoughts on “Durangaldeko Behargintzak langabetuak birlaneratzeko zerbitzua eskaintzen du”

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top