Joan den asteartean hasi ziren mobilizazioak udaletxearen aurrean
DURANGO | Herriaren Eskubidea/Independientes elkarteak udal zerbitzuetako garbitzaileen lan prekarietatea ezabatzeko neurriak hartzeko eskatuko die EAJ eta PSOEri.
Zerbitzua 40 pertsonak osatzen dute; horietatik 38 emakumeak dira eta 2 gizonak. Langileek zerbitzuaren prekarietatea salatu dute Durangoko Udalaren aurrean, 4 langiletik 3 lanaldi partzialerako kontratatuta baitaude. Are gehiago, astean gehienez 2 ordu eta erdiko lanaldiak izaten dituzte.
Herriaren Eskubideak zehaztu duenez, gobernu taldearekin bildu ondoren, prekarietatea murrizteko jardunaldiak arautzea eskatu diote Udalari. «Hala ere, EAJk eta PSOEk uko egin diote enplegu duina eta ez-prekarioa bermatzeari, idazki batean jasotzen dutenez. Atzo -asteartean- hainbat elkarretaratze hasi ziren zerbitzuan hobekuntzak eskatzeko eta datozen astearte eta ostegunetan errepikatuko dira», azaldu dute.