DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Irene Oguiza durangarrak 2026ra arte berritu du

Erdilariak, Athletic Clubeko kapitainetako batek, bi denboraldiz luzatu du bere jarraipena

Jon Uriarte eta Irene Oguiza. ARGAZKIA: Athletic Club
Jon Uriarte eta Irene Oguiza. ARGAZKIA: Athletic Club

DOT KIROLAK| Athletic Clubek eta Irene Oguiza durangarrak (24 urte) kontratua bi denboraldiz luzatzea erabaki dute, 2026ko ekainaren 30era arte. David Aznarren taldeko kapitainetako batek 77 partida jokatu ditu dagoeneko, eta 10 gol sartu ditu, horietako bat kanpaina honetan. Akordioa gaur sinatu da San Mamesen, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta Emakumezkoen Kirol zuzendaria bertan zirela.

Ezkurdi Kirola Taldean hezia, Oguiza, seigarren denboraldiari aurre egingo diona, jokalari erreferentziala da zuri-gorrien zelai erdian, eta bere parte-hartzea bigarren itzulira mugatu da, aurreko denboraldiko lesio batengatik, sailkapen-taulako zuri-gorrien gorakadarekin eta FC Bartzelonaren aurkako Kopako finalerdietara iristearekin batera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top