DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Garbiketako langileen lan-prekarietatea konpontzeko eskatu die Herriaren Eskubideak EAJri eta PSEri

Joan den asteartean hasi ziren mobilizazioak udaletxearen aurrean

 Aste honetan udaletxe aurrean egindako lehen kontzentrazioaren irudia
Aste honetan udaletxe aurrean egindako lehen kontzentrazioaren irudia

DURANGO | Herriaren Eskubidea/Independientes elkarteak udal zerbitzuetako garbitzaileen lan prekarietatea ezabatzeko neurriak hartzeko eskatuko die EAJ eta PSOEri.

Zerbitzua 40 pertsonak osatzen dute; horietatik 38 emakumeak dira eta 2 gizonak. Langileek zerbitzuaren prekarietatea salatu dute Durangoko Udalaren aurrean, 4 langiletik 3 lanaldi partzialerako kontratatuta baitaude. Are gehiago, astean gehienez 2 ordu eta erdiko lanaldiak izaten dituzte.

Herriaren Eskubideak zehaztu duenez, gobernu taldearekin bildu ondoren, prekarietatea murrizteko jardunaldiak arautzea eskatu diote Udalari. «Hala ere, EAJk eta PSOEk uko egin diote enplegu duina eta ez-prekarioa bermatzeari, idazki batean jasotzen dutenez. Atzo -asteartean- hainbat elkarretaratze hasi ziren zerbitzuan hobekuntzak eskatzeko eta datozen astearte eta ostegunetan errepikatuko dira», azaldu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top