Ordubetean 30 litro baino gehiago bota ditzake.
EGURALDIA | Abuztua eguraldi ezegonkor eta nahasiarekin agurtu nahi da. Horrela, Euskalmetek abisuak eguneratu ditu, eta arratsaldeko bostetatik gaueko hamarrak arte horiz horitik laranjara igo ditu. Ordubetean metro koadroko 30 litro baino gehiago pila daitezke. Zaparradak handiak eta trumoitsuak izan daitezke, baita bi eta hiru zentimetro arteko txingorra ere, eta zenbait lekutan prezipitazioak oso gogorrak izan daitezke. Gainera, ekaitz-guneetako haize-boladak orduko 60 eta 100 kilometro artekoak izan daitezke.