DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eguzki eta bero gehiago eta euri gutxiago Durangaldean ostiralera arte

Gaur goizeko euriteek eguzkiari bide emango diote datozen egunetarako

Hodeiak eta ostarteak gaur astelehenerako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Hodeiak eta ostarteak gaur astelehenerako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Udazkeneko eguraldia duen asteburu baten ondoren, uda Durangaldera iritsiko da, zenbait egunez gutxienez, ostiralera arte, ziurrenik. Merkurioa nabarmen igoko da 30 gradutik gora asteazken eta ostegunean, baina ostiraletik aurrera eguraldi goibela, euria eta freskoa itzuliko dira.

Ostarteak eta euri gutxi aste honetarako
Ostarteak eta euri gutxi aste honetarako

Astelehena, hobekuntza

Astelehenean jaikiko da. Eguna oraindik hodei ugarirekin eta ipar partean zirimiri batzuekin hasiko da. Goizean zehar euria saretuz joango da eta hodeiak gutxituz joango dira. Eguerdiari begira, hegoaldean giro eguzkitsua izango dugu; iparraldean, berriz, apur bat gehiago kostako zaio, eta arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira. Haizea oso ahul ibiliko da goizean, eta arratsaldean ipar-ekialdera joko du. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira.

Asteartea, beroa eta ekaitzak

Asteartean tenperaturak gora egingo du, eta arratsaldetik aurrera trumoi-ekaitzak jotzeko arriskua dago. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta giroa eguzkitsua izango da. Horri esker, tenperaturak 30 graduraino igoko dira toki askotan. Arratsaldean, bero-hodeiak agertuko dira eta zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu. Haizeak ipar-ipar-mendebaldera egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top