DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Maitane Sarralderen “aireko” dantza Durangora iritsiko da asteazken honetan

Arte eta Historia Museoko horman antzeztuko da 19:00etan

Antzezlana asteazken honetan taularatuko da
Antzezlana asteazken honetan taularatuko da

DURANGO | Uda Giro programazioak aurrera jarraituko du aste honetan, asteazken honetan, 19:00etan (Euria eginez gero, bertan behera geratuko da), Durangoko Arte eta Historia Museoaren kanpoaldean, Maite Sarralderen eskutik, Madre Perla lanarekin. Paretaren gainean ere dantzatzen duen pieza garaikide bat. Magalie Lanriot eta Maitane Sarralderen arteko kosorkuntza, Blanca Arrietaren laguntzarekin. Ama perla substantzia organiko-inorganiko gogorra, zuria eta distiratsua izateaz gain, topaketa baten dueto bat ere bada, noraezean dabilen paisaia batean dantzatzen duena, eta premia bat, kontzientzia hartze bat desorientatzen, desafiatzen eta agerian uzten duena.

Konpainia 2020an sortu zen, Maitane Sarraldek arnes bidezko dantzaren abordatze berriak eta arnes bidezko dantza gidatzen duten dinamiken eta elementuen narratiba intrintsekoa eta lurraren eta airearen arteko loturarik gabe igarotzen diren gorputzak ikertzeko nahia sentitzen duenean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top