DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Durangon nahi bezala ibiltzen diren arratoiz josita gaude»

DOTen Whastappeko kanalean jasotako mezua eta bideoak, 656182430

DURANGO | «Ez dakit bide honetatik zerbait egin ahal izango dugun, hala eta guztiz ere, Askatasun Etorbidea, San Roke eta inguruko kaleetan kexa orokor bat argitaratzea gustatuko litzaidake. Arratoi ugariz josita gaude; lehen gauez ikusten ziren, orain Askatasun etorbideko ia zuhaitz guztietan dauden zulo handietatik ateratzen dira. Udalari egiten zaizkion kexak etengabeak dira, eta noizean behin etortzen dira eta pozoia botatzen dute, edo ez da eraginkorra edo ez da nahikoa, baina eguneko eta gaueko edozein unetan ikusten dira. Ez gara arazo hori duen auzo bakarra, baina badirudi historiaurrean bizi garela. Eskerrik asko», adierazten du DOTen Whatsapp kanalean (656182430) jasotako mezuak.

Jasotako beste mezu batzuk Tabirako karraskariei buruzkoak dira, bideoan ikus daitekeenez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top