Ekitaldia Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egin da, eta bertan alkateak zein udal korporazioko kideek Alemaniako ikasleei ongietorria egin diete

DURANGO | Durangoko Udalak harrera beroa eta hunkigarria egin die Alemaniako Langenhagen herritik etorri diren ikasleei. San Antonio Ikastetxearekin elkarlanean ari diren truke-programaren barruan, egun batzuk igaroko dituzte gure herrian.
Ekitaldia Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izan da, eta bertan alkateak zein udal ordezkari politikoek gazteei ongietorria eskaini diete. Mireia Elkoroiribe alkateak azpimarratu du horrelako ekimenek aukera paregabea eskaintzen dutela bai esperientzia pertsonalak aberasteko, bai kultura arteko harremanak sendotzeko, baita Europako loturak indartzeko ere. “Benetan espero dut Durangon egiten ari zareten egonaldiaz gozatzea eta zuen etxean bezala sentitzea”, adierazi du alkateak, ikasle guztiei esperientzia ahaztezina opa diela.