Berrogeita hamar bat txikik parte hartu zuten igandean Ezkurdi plazan egin zen ekimenean

TXIRRINDULARITZA | Durangaldeko Bizikleta Eskolak antolatuta, Durangon Biziketa Gymkana antolatu zen igande honetan Ezkurdin. 6 eta 14 urte bitarteko txikiei zuzenduta, 50 bat gaztek bizikletaren erabilera eta gozamena sustatzeko askotariko jarduerez gozatu zuten.