DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Durangaldeko 28 enpresek hartu dute parte euskararen erabilera sustatzeko Landue VI. Foroan

Durangaldeko lan-munduan euskararen erabilera bultzatzeko zerbitzuaren laugarren foroa ospatu zen ostiralean

 26 enpresa dira LANDUE zerbitzuarekin hitzarmena sinatua duten enpresak
28 enpresa dira LANDUE zerbitzuarekin hitzarmena sinatua duten enpresak

DURANGO | Durangaldeko enpresetan euskararen erabilera indartzeko helburuarekin, Landue IV. Foroa ospatu dute ostiral honetan Durangoko Elkartegian. Durangaldeko Mankomunitateak kudeatzen du LANDUE zerbitzua, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa jasotzen du; zerbitzu teknikoa Ahize-AEK aholkularitzak ematen du. Durangaldeko lan-munduan euskararen erabilera bultzatzeko zerbitzuaren laugarren foroa izan zen atzokoa, eta bertan eskualdeko 28 enpresetako ordezkariek parte hartu dute.

Bertan, eskualdeko enpresetan euskararen inguruan egiten diren praktika onak ezagutzeaz gain, Durangaldeko eremu sozioekonomikoan euskara txertatzeko zer egin beharko litzatekeen hausnartzeko aukera izan dute partehartzaileek.

Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak adierazi duenez, “pozgarria da ikustea LANDUE komunitateak indartzen jarraitzen duela eta arlo sozioekonomikoan ekimen interesgarriak lantzen direla. Gaur, esaterako, LANDUEko komunitateko bi esperientzia ezagutu ditugu, eta, gainera, Durangaldean oso ezagunak diren bi enpresen eskutik”.

Bestalde, Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Foru Diputatuak nabarmendu duenez, “euskararen kudeaketa onak enpresen lehiakortasunean eragiten du, beren balio ekarpenagatik”.

Jardunaldietan eskualdeko bi enpresa garrantzisuren esperientziak ezagutu ahal izan dituzte bertaratutakoek. Batetik, Ramon Bernal Lantegi Batuak-eko zuzendari Orokorrak enpresa horreak euskararekiko duen harremana azaldu du, eta, bestetik, Gorka Lasuen Construcciones Lasuen-eko zuzendariak Abadiñoko enpresan euskara aktibatzeko Egun on eta Berbatratuak izeneko dinamikak aurkeztu ditu.

26 Enpresen komunitatea
Durangaldeko arlo sozioekonomikoan euskara bultzatzea da LANDUE zerbitzuaren helburua. Hau da, eskualdeko enpresei euskara gehiago erabili dezaten baliabideak eskaintzea, eta horretarako, doako zerbitzua eskaintzen zaie. 2021eko udaberrian sortu zen, eta hasieratik izan du Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa. Zerbitzua Durangoko Merindadeetako Amankomunazgoak kudeatzen du, eta zerbitzu teknikoa Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza eman.

Hiru urteko tartean aldaketa ugari txertatu dituzte eskualdeko enpresetan: webguneak itzuli dituzte, lantegietako hizkuntza paisaian aldaketak egin, hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamikak egin, hizkuntza irizpideak ezarri, Lanbide Heziketako ikasleen praktikaldia euskaraz izan dadin oinarriak zehaztu… Azken batean bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua ematen baitu LANDUEk. Horrez gain, azken ikasturte honetan hiru foro egin dituzte online formatuan, eta gaurko laugarrena aurrez aurrekoa izan da. Irailean izango da hurrengo hitzordu garrantzitsua, hitzarmen ekitaldia egingo baitute orduko horretan, eta bertan argituko da zein enpresek hartuko duten euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa 2024an.

Gaur gaurkoz, 26 enpresa dira LANDUE zerbitzuarekin hitzarmena sinatua duten enpresak. Honako hauek: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Gran Hotel, Txirula, Dendak Bai, Durangaleko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Zornotza LH, Iurreta LH, Gure Kide, Bermeosolo, Maristak, Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK (Durangaldea Enpresa Ekimena), Hirukobat, Padelko, Ozasan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering eta Begilan. Gaurko ekitaldian, ordea, enpresa horietatik aparte gehiago bertaratu dira.

1 thoughts on “Durangaldeko 28 enpresek hartu dute parte euskararen erabilera sustatzeko Landue VI. Foroan”

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top