DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Zornotzako ikasleek ‘Eskola Bideen’ inguruko ideiak aurkeztu dituzte Eskola Agenda 2030 baitan

Udal ordezkariek ikasleek egindako proposamenak jaso dituzte eta horiek aztertu eta martxan jartzeko konpromisoa adierazi dute Eskola Agenda 2030 programaren barne

 Udal Foroan aurkeztu dituzte landutako proposamenak
Udal Foroan aurkeztu dituzte landutako proposamenak

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko ikastetxeetako LH 3,4,5,6 eta DBH 1,2,3 mailetako ikasleek parte hartu dute udalak sustatutako Eskola Agenda 2030 ekimenean. Aurten, “Eskola bideak” aztertu dituzte eta aste honetan egin den Udal Foroan aurkeztu dituzte landutako proposamenak Ainhoa Salterain alkatearen eta udal teknikari zein zinegotzien aurrean.

Herriko ikastetxe desberdinetako joan etorriak, hau da, Eskola-bideak aztertu dituzte, bakoitzean, oinez zein bizikletaz joateko dauden arazo eta oztopoak indentifikatzeko eta horien aurrean udalari proposamen zehatzak egiteko. Eskola Agenda 2030aren baitan, ikasturtean zehar lau ikastetxek praktika onak ere landu dituzte gai desberdinen inguruan: mugikortasuna, elikadura, energia… besteak beste. Gaurko udal foroan ateratako ondorio nagusienak aurkeztu dituzte ikasleek Amorebietan era seguruan ibiltzeko helburuarekin.

Alkateak nabarmendu du Eskola Agenda 2030 ekimena funtsezkoa dela hezkuntza komunitatean jasangarritasunaren eta garapen arduratsuaren printzipioak sustatzeko eta elkarrekin etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko. Zentzu horretan, alkateak herriko ikastetxeetako ikasleek egindako proposamenak aintzat hartuta Eskola Bideak ekimena garatzeko konpromisoa hartu du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top