Durangarra onena izan zen gizonezkoetan zein emakumezkoetan Landakon
ATLETISMOA | Asteburu biribila Durango Kirol Taldearentzat, Landakon jokatutako Bizkaiko kluben arteko txapelketan bere potentziala erakutsi baitzuen berriro. Izan ere, talde durangarrak lehen postua lortu zuen gizonezkoetan zein emakumezkoetan.
Gainera, emakumezkoen master taldea Eivissan ospatutako Espainiako Lehen Mailako txapelketara joan da asteburu honetan eta meritu handiko bigarren postuan amaitu du (102 puntu). Lehen postua Nutrisport Biznaga Malagarentzat zen (108 puntu). «Probaren batean puntuazio gorena lortu zen, eta azpimarratzekoak dira Nuria Etxegaraik 2000 oztopo errekorrean, Eva Muñoak mailu jaurtiketan, Begoña Martinezek xabalinan, Valvanera Guridik 200 metro lauetan lortutako emaitzak. 46 eta 82 urte bitarteko 16 atleta joan gara. Txapelketa handia, talde lanari esker», adierazi dute pozik kirolariek.