Gaur goizean ekitaldia egin da, eta diplomak banatu zaizkie ikasleei
DURANGO | Viuda Candido Gastelurrutia (VCG Decoletaje) Berrizko enpresari “MKD Enpresa Saria” eman diote gaur goizean Maristak elkartearekin elkarlanean diharduten erakundeei. «Enpresek eta prestakuntza-zentroek talentua lortzeko indarrak batu behar dituzten mundu honetan, garrantzitsua da VCG Decolatajeren lankidetza kontatzea», eskertu dute zentro durangarretik.
Berriztar enpresako gerentea Pello Beisteguik bertaratu da eta VCG Decolatajen praktikak egiten dituzten gazteen inplikazioa eskertu nahi izan du. «Sei ikasle praktiketan ditugu, eta lau gurekin geratuko dira, gazte helduak eta arduratsuak direla erakutsi dutelako. Aldaketa gero eta azkarragoa da, eta prest egon behar dugu. Ikasleei esango nieke handinahiak izan behar dugula, helduak eta zuen etorkizunean pentsatu behar dugula; obsesioa izan behar dugu aldaketara moldatzeko eta bizitza osoan trebatzeko», aholkatu du Beisteguik.
Ekitaldia gaur goizean izan da, Maristak patioan, eta diplomak eman zaizkie Lanbide Heziketako, Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako Zikloetako, Goi Zikloetako eta Espezializazioetako 110 ikasleri.