DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Asier Goiriak ez du SD Amorebietan jarraituko

Zazpi denboraldiren ostean, ez du kirol zuzendaritzaren buru izaten jarraituko

Asier Goiriak ez du Urrtixen jarraituko. ARGAZKIA: SD Amorebieta
Asier Goiriak ez du Urrtixen jarraituko. ARGAZKIA SD Amorebieta

FUTBOLA | Amorebieta Kirol Elkarteak jakinarazi du Asier Goiriak ez duela kirol zuzendaritzaren buru izaten jarraituko datorren denboraldian. Zornotzarrak gaur Urritxen emandako prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri.

Zazpigarren kanpaina egin du karguan, eta 2017an ekin zion ibilbideari, futbolari gisa egindako ibilbideari amaiera eman eta gero. Bi etapatan defendatu zituen kolore urdinak. Izan ere, zornotzarra SDAko harrobian hezi zen eta mailak igotzen joan zen lehen taldera iritsi arte, une hartan Hirugarren Mailan baitzegoen. Ibilbide bikaina egin ondoren, 2014-2015 eta 2015-2016 denboraldietan etxera itzuli zen aurrelaria, bere jokalari ibilbidearen azken txanpan.

2017ko udan kirol-zuzendaritzaren gidaritza hartu zuenetik, urdinen lehen taldeak bere ehun urteko historiako kirol-etaparik arrakastatsuena bizi izan du, Bigarren Mailarako bi igoera ahaztezinekin. Horregatik, urte hauetan izan duen konpromiso, inplikazio eta profesionaltasunagatik ez ezik, SDAk eskerrak eman nahi izan dizkio eta etorkizunera begira zorterik handiena opa dio, bai arlo profesionalean, bai pertsonalean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top