DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Johannes Brahms-en “Alemaniar Requiem” obra Durangon, JAEDen alde

Miriam Cepeda organistak, Koral Brahms-ek eta Coro Rossini-k bat egingo dute igande honetan Andra Mari Basilikan DURANGO | Durangoko kultur agendak hitzordu garrantzitsu eta solidarioa du asteburu honetarako. Igande honetan, martxoaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Johannes Brahms konpositore handiaren “Alemaniar Requiem” obra ospetsua interpretatuko da Uribarriko Andra Mari Basilikan. Kontzertu hau JAED (Durangoko Juntak Lagun Behartsuen […]

Johannes Brahms-en “Alemaniar Requiem” obra Durangon, JAEDen alde Irakurri albistea »

Abadiñok Perulanda eta Trañabarren ingurua urbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

Zonaldeko irisgarritasuna hobetzea da helburua ABADIÑO | Udalak Traña-Matienako farmaziaren eta trenbidearen artean dauden zonaldeak berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du; Perulanda eta Trañabarren 15-25 kaleen artean, hain zuzen ere. Proiektua bi fasetan egitea planteatu da. Alde batetik, farmaziaren eta Trañabarren 25 zenbakiaren artean dagoen plazaren berrurbanizazioa; eta, bestetik, Trañabarren 25 zenbakia trenbidearekin lotzen duen eremua.

Abadiñok Perulanda eta Trañabarren ingurua urbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du Irakurri albistea »

Bi pertsona atxilotuta Zornotza eta Lemoa herrien arteko tren bide zati bat lapurtzen saiatzeagatik

Euskotreneko langile bat trenbidetik kablea lapurtzen ari zirela ohartu ondoren AMOREBIETA-ETXANO | Ostiral honetan, goizaldeko 04:30 aldera izan da gertakaria, Ertzaintzari Lemoako Arraibi auzora bertaratzeko eskatu diotenean, Euskotreneko langile bat trenbidetik kablea lapurtzen ari zirela ohartu ondoren. Herritarren babeserako lanak egiten ari zen Durangoko Ertzain-etxeko patruila bat bertara hurbildu da eta segurtasuneko jagole batekin harremanetan

Bi pertsona atxilotuta Zornotza eta Lemoa herrien arteko tren bide zati bat lapurtzen saiatzeagatik Irakurri albistea »

Iritsi da “Erreferenteak” ekimena Amorebieta-Etxanora

Ekimenak erretiroaren inguruko pertzepzio tradizionala aldatu nahi du AMOREBIETA-ETXANO | BBK Banku Fundazioak sustatutako Erreferenteak proiektua Amorebieta-Etxanora iritsi da, “bizitza luze berria”ren balioa azpimarratzeko eta adinekoek komunitateari egiten dioten ekarpen aktiboa aitortzeko. Ekimenak erretiroaren inguruko pertzepzio tradizionala aldatu nahi du, bizi-etapa hori amaiera gisa ulertu beharrean parte hartzen jarraitzeko, ezagutzak transmititzeko eta inguruko gizarte-bizitza indartzeko

Iritsi da “Erreferenteak” ekimena Amorebieta-Etxanora Irakurri albistea »

Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du

Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute eta 15 eta 20 ºC artekoak EGURALDIA | Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Giroa eguzkitsua izango da, noizbehinka goi-hodeiak ugariak izan arren. Goizean goiz hegoaldeko zenbait lekutan lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira ziurrenik. Egunaren hasieran barnealdean hotza egingo du, batez ere hegoaldean; tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute eta 15

Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du Irakurri albistea »

Gaur Elorriok 100 haritz banatuko ditu Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Zuhaitzen banaketa 11:00etatik 13:00etara izango da udaletxeko arkupeetan ELORRIO | Udalak Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimen berezia antolatu du aurten ere. Hori dela eta, 100 haritz banatuko dira herritarren artean, naturarekiko kontzientzia sustatzeko eta ingurumena zaintzearen garrantzia azpimarratzeko. Zuhaitzen banaketa martxoaren 20an, 11:00etatik 13:00etara, egingo da udaletxeko arkupeetan. Herritarrek doan jaso ahal izango dituzte haritzak,

Gaur Elorriok 100 haritz banatuko ditu Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Irakurri albistea »

Gaur 15:46an hasiko da udaberria: eguzki artean eta euririk gabe

Eguzkia nagusi izango da hurrengo egunetan Durangaldean EGURALDIA | Gaur erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, batez ere eguerditik aurrera, baina giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu orokorrean. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez dugu izango; Kantauri isurialdeko altuenak 20 ºC ingurukoak izango dira, Mediterraneo isurialdekoak, aldiz, 15 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da,

Gaur 15:46an hasiko da udaberria: eguzki artean eta euririk gabe Irakurri albistea »

Ostegunean ere giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu

Tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira EGURALDIA | Gaur iparraldean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, udaberri itxurakoa; tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira, baina giroa epela izango da. Hegoaldean zerua hodeitsuago egongo da, behe-hodeiekin, batez ere egunaren lehenengo partean eta Ebro ondoko eskualdeetan. Arratsaldean litekeena da giro eguzkitsua denean nagusitzea. Hegoaldeko tenperatura maximoen jaitsiera

Ostegunean ere giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu Irakurri albistea »

Durangoko 18 tabernek parte hartuko dute aurtengo Jango Dot pintxo lehiaketan

Pintxoak 12:00etatik 15:30era eta 19:00etatik 22:00etara dastatu ahal izango dira, ostegunean soilik arratsaldez eta igandean berriz, eguerdian DURANGO | Datorren asteburuan, martxoaren 26tik 29ra, Jango Dot pintxo lehiaketaren edizio berria ospatuko da. Oraingoan, tokiko 18 taberna eta jatetxek parte hartuko dute, sormen askatasun osoko pintxoak aurkeztuz. Horrenbestez, lehiakideek proposamen berritzaileak sortu ahal izango dituzte, publikoa

Durangoko 18 tabernek parte hartuko dute aurtengo Jango Dot pintxo lehiaketan Irakurri albistea »

Scroll to Top