DOT Durangaldea

Mañariko Udalak banku eta zakarrontzi berriak jarri ditu plazaren ondoko parkean

Zaharkituta zeuden lau eserleku eta hiru zakarrontzi ordezkatu ditu

Lanak joan zen astean burutu ziren eta 2.253 euroko aurrekontua izan dute

MAÑARIA | Udalak lau banku eta hiru zakarrontzi berri jarri ditu plaza nagusiaren eta errekaren ondoan dagoen parkean. Lanak joan zen astean burutu ziren eta 2.253 euroko aurrekontua izan dute.
Orain arteko elementuak zaharkituta zeudenez, ordezkatu egin dira.

Banku eta zakarrontzi berriak material erresistentez eginda daude, eguraldiaren eraginari urte askoan aurre egiteko eta epe luzerako erabilera bermatzeko.

Lan hauen helburua herriko espazio publikoen mantentze-lanak hobetzea eta eremu horien txukuntasuna eta erabilgarritasuna zaintzea da, herritarren ongizatea bermatuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top