Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira

EGURALDIA | Hodeitsu egongo da, orokorrean erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean hodeitza trinkoagoa iritsiko zaigu hegoaldetik eta baliteke euria eta zaparrada trumoitsuak egitea, batez ere hegoaldean eta mendebaldean. Eguerdi inguruan lasaialdi txiki bat izango da. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da; eguerdian ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta arratsaldean iparraldera egingo du barnealdean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.


