Higiezinek 61,30 m2-ko eta 59,63 m2-ko azalera erabilgarria dute

BERRIZ | Udalak udal titulartasuneko bi etxebizitza jarri ditu salgai, lehiaketa publiko eta prozedura irekiaren bidez, Margarita Maturana etorbidean. Goranzko lizitazioaren gutxieneko prezioa 182.335,60 eurokoa da 8, 1. F zenbakiaren kasuan, (zergak edo eskualdatzearen ondoriozko gastuak kontuan hartu gabe), eta 147.557,90 eurokoa 16, 1 D zenbakiaren kasuan. Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 1an amaitzen da.
Baldintza-agiriak jasotzen duen bezala, udal jabetzako higiezinak Margarita Maturana etorbideko 8. eta 16. zenbakian daude. 8. zenbakiko pisuak bi logela, egongela, bainugela, terraza, sukaldea, esekitokia eta 61,30 m2 ditu. 16. zenbakikoak, berriz, 59,63 m2 ditu eta egongela, bi logela, sukaldea, bainugela eta terraza ditu.
Etxebizitza bakoitzak, gainera, bere garajea eta trastelekua ditu.
Lizitazio berri horri buruzko dokumentazioa, prozedura ireki bidezko besterentzea, Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataforman dago argitaratuta, eta bertan dago eskuragarri informazio guztia. Gainera, interesa duten pertsonak Udaleko hirigintza arloarekin harremanetan jar daitezke 94 682 75 29 telefonoaren bidez, informazioa jasotzeko eta higiezina ikusteko bisitak hitzartzeko.


