DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Atxondok Mendi Astearen lehen edizioa ospatuko du urrian

Anboto Kilometro Bertikala eta Sorginen Lasterketa asteburu berean jokatuko dira, urriaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren, eta izen-emateak ostegun honetan irekiko dira

Atxondarrentzat bakarrik zabalduko dute izen-ematea ostegun honetan

ATXONDO | Sorginen Lasterketak eta Anboto Kilometro Bertikalak indarrak batu dituzte Atxondoko I.
Mendi Asteburua antolatzeko. Urriaren 3tik 5era izango da, Atxondoko Udalaren
laguntzarekin.
Aurten lehenengo bider Anboto Kilometro Bertikala eta Sorginen Lasterketa asteburu berean bateratu dituzte, elkarlanari indarra emanda. Lehenengoa, urriaren 4an izango da, eta bigarrena, urriaren 5ean. Baina ez dira horrekin konformatu eta egitaraua bestelako ekitaldiekin osatu dute. Esaterako, urriaren 3an hitzaldi bi izango dira Apatako eskolan: Nutrizioaren ingurukoa Garazi Abasolorekin eta kirol-psikologiaren gainekoa Itsasne Blancorekin. Hurrengo egunean Mattin Iñiguez parapentelariaren film laburra ikusteko aukera egongo da toki berean.

Furgonetak y autokarabanak

Asteburu osoan zehar furgonetentzako eta autokarabanentzako espazio bat egokituko dute Martzaa auzoko lautadan, kanpotik datorren jendeak asteburua pasatzeko aukera izan dezan. Eta lasterketa egunetan doako garraio zerbitzua eskainiko dute gune horretatik Arrazolara korrikalari eta ikusleentzat.

Izen ematea

Proba bata zein bestea entzutetsuak dira mendi lasterketen munduan eta izen-emateak arin agortzen dira. Horrenbestez, atxondarren parte hartzea sustatzeko, honako erabakia hartu dute antolatzaileek: ostegun honetan, apirilak 3, atxondarrentzat bakarrik zabalduko dute izen-ematea. ‘Kronoak.com’ atarian egin ahalko da, 08:00etatik 22:00etara.
Hurrengo egunean, apirilaren 4ko ostiralean, korrikalari guztiarentzat zabalduko dute izen-ematea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

preload imagepreload image