DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Astola Sertuchako Maria Concepcion hil da, Gerediagako lehen presidentea

95 urte zituela hil da, eta haren hileta-elizkizuna datorren ostiralean, hilak 20, izango da, 19:00etan.

M. Rosario de Astola, Maria Concepcion de Astola eta Nerea Mujika egungo presidentea ARGAZKIA: Gerediaga
M. Rosario de Astola, Maria Concepcion de Astola eta Nerea Mujika egungo presidentea ARGAZKIA: Gerediaga

DURANGO | Ostegun honetan jakin da Maria Concepción de Astola Sertucha, duela 59 urte Gerediaga elkarteko lehen presidentea, 95 urte zituela hil zela. Hileta-elizkizuna ostiral honetan izango da, arratsaldeko zazpietan, Santa Maria Basilikan.

1965eko ekainaren zazpian bildu ziren Abadiñon M. Rosario de Astola, hildakoaren arreba, Carmen Miranda, M. Arrate Salazar, Luis M. Alcibar, Jesús Astigarraga, Julián Berriozabalgoitia, Vicente Capanaga, José Luis Lizundia, Salvador Solaegui eta Leopoldo Zugaza, Gerediaga Elkartea eratzeko eta elkartearen estatutuak onartzeko. Gobernu Batzordea bertaratutako guztiek osatuko zuten, bazkide kopurua ehunera iristen ez zen bitartean, eta María Concepción Astola Sertucha izendatu zen lehendakari, idazkari Vicente Capanaga Totoricagüena, diruzain María Arrate Salazar Sarasua eta gainerako kide bokalak.

Goian bego

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top