DOT Durangaldea

Astelehenean tenperatura maximoak laupabost gradu altuagoak izango dira

Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin

Gaur bero haundia egingo du

EGURALDIA | Astelehenean tenperatura igoko da berriro. Tenperatura maximoak laupabost gradu altuagoak izango dira; Kantauri isurialdeko zenbait tokitan asko igoko dira. Bero handia egingo du eta altuenak 35 eta 40 ºC artekoak izango dira hainbat lekutan. Tenperatura minimoek ere gora egingo dute eta gauean giroa epela izango da; iparraldeko zenbait lekutan 20 ºC inguruko minimoak espero dira, batez ere kostaldean. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, arratsaldetik aurrera barnealdean bero-hodei batzuekin. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top