Euskalmetek abisu horia ezarriko du 21:00etatik aurrera 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haizeengatik

EGURALDIA | Hegoaldeko haizea indartuz joango da asteazkenean aurrera egin ahala eta egunaren bigarren partean bolada oso gogorrak utziko ditu, batez ere ipar-mendebaldeko haizeguneetan. Hego haize horren eraginez, Kantauri isurialdeko eguneko tenperaturak nabarmen igoko dira; Mediterraneoko tenperaturak ere gora egingo du, baina neurritsuago. Lainotuta, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira; arratsaldetik aurrera euri pixka bat egin dezake.