Tenperaturan ez da aldaketarik espero gaur
EGURALDIA | Eguraldi lasaixeagoa astearte goizerako, baina lasaitasunak ez du luze iraungo. Goizean lanbroa eta lainoa nagusituko dira, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldera iritsita, ezegonkortasun gero eta handiagoak hodeien garapena eragingo du, eta zaparradak eta ekaitzen bat izango dira.
Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haize leuna ibiliko da, oro har, eta zertxobait zakarragoa kostaldean. Tenperaturan ez da aldaketarik espero.