Ostegunetik aurrera euria eta giro freskoa itzuliko dira
EGURALDIA | Ordu batzuetan, arratsaldera arte hodeiak izango dira protagonista. Une horretatik aurrera, eguzkia egun batzuetarako nagusituko da, ostegunera arte; orduan, euria eta tenperaturen jaitsiera itzuliko dira.
Astelehena, euri pixka bat
Astelehena behe-hodeiekin eta euri apur batekin hasiko dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euri txikia eta zirimiria egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Arratsaldean zehar, apurka-apurka atertuz joango da eta gauean hodeiak gutxituz joango dira. Hegoaldean, aldiz, giroa lehor mantenduko da eta hodeiak hautsiago egongo dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta nabarmenduko da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 15-18 ºC artean kokatuko dira.
Asteartea, eguzkitsua
Eguraldi eguzkitsua ezarriko da. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan hodeiak izango ditugu oraindik, baina egunak aurrera egin ahala, ostarteak gero eta handiagoak izango dira, eta eguzkitsu geratuko dira, goi-hodei batzuekin. Eguerditik aurrera ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira.