DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Astea goibel eta fresko hasiko da, baina eguzkia nagusituko da ostegunera arte

Ostegunetik aurrera euria eta giro freskoa itzuliko dira

Eguraldi nahasia berorik gabe datozen egunetarako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Eguraldi nahasia berorik gabe datozen egunetarako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Ordu batzuetan, arratsaldera arte hodeiak izango dira protagonista. Une horretatik aurrera, eguzkia egun batzuetarako nagusituko da, ostegunera arte; orduan, euria eta tenperaturen jaitsiera itzuliko dira.

Astelehena, euri pixka bat

Astelehena behe-hodeiekin eta euri apur batekin hasiko dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euri txikia eta zirimiria egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Arratsaldean zehar, apurka-apurka atertuz joango da eta gauean hodeiak gutxituz joango dira. Hegoaldean, aldiz, giroa lehor mantenduko da eta hodeiak hautsiago egongo dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta nabarmenduko da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 15-18 ºC artean kokatuko dira.

Asteartea, eguzkitsua

Eguraldi eguzkitsua ezarriko da. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan hodeiak izango ditugu oraindik, baina egunak aurrera egin ahala, ostarteak gero eta handiagoak izango dira, eta eguzkitsu geratuko dira, goi-hodei batzuekin. Eguerditik aurrera ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top