Funcor kooperatibari buruzko ikerketa lanak irabazi du Durangaldeko Gazte Ikerlarien Sariketa
Andu Allande Moreno Basabe elorriarrak eskuratu du 1.500 euroko saria, bere herriko kooperatiba historikoari buruzko ikuspegi berri bat eskaintzen duen lanari esker DURANGALDEA.— Durangaldeko Ikerlari Gazteen bosgarren deialdiak badu irabazlea. Andu Allande Moreno Basabe elorriarrak eskuratu du saria, bere herrian bertan sorturiko Funcor kooperatibari buruz egindako ikerketa lanagatik. Saritutako lanak izenburu esanguratsu hau darama: «Kooperatibismoa. […]