Zabalik egongo da astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:30era

LEIOA | Leioako Udalak Gizarte Zerbitzuen bigarren bulegoa ireki, Langileria kaleko 88. zenbakian, posta-bulego zaharra zegoen lokalean.
Gizarte Zerbitzuak II izena izango duen espazio berriak arreta egonkorra eskainiko du, eta hasiera batean herritarrak hartzeko eta lehen arreta emateko erabiliko da, aurretiazko hitzorduaren bidez. Lan hori Gizarte Zerbitzuen I bulegoan gaur egun egiten denaren baliokidea izango da.
Arreta-ordutegia Gizarte Zerbitzuen I bulegoaren bera izango da: astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:30era.
Informazioa eskatzeko edo zerbitzuetara jotzeko, herritarrek ohiko harremanetarako bideak erabili ahal izango dituzte:
• Telefonoa: 94 480 13 36
• Posta elektronikoa: gizartezerbitzuak@leioa.eus


