Atxilotzeko polizia-dispositiboa Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzua egin du Bizkaiko hainbat herritan

BIZKAIA | Ertzaintzaren ikerketa aurtengo maiatzean hasi zen, eta zazpi pertsona atxilotu ditu, substantzia estupefazienteen trafikoan eta kapitalen zuriketako jarduera antolatu batean parte hartu dutelakoan.
Jasotako informazio ezberdinek aztarnaren atzean jarri zituzten ikertzaileak, eta Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteek “Banatzailea” izeneko ikerketa hasi zuten aurtengo maiatzean. Egindako polizia-jarduerei esker, argi eta garbi egiaztatu ahal izan da droga, batez ere kokaina, erosi, prestatu, banatu eta saltzeko jarduera jarraitua dagoela.
Ikerketaren azken fasean, hainbat sarrera eta erregistro egin dira Bizkaiko hainbat udalerritan, eta substantzia estupefazienteak, diru-kopuru handiak eta droga prestatzearekin eta banatzearekin lotutako hainbat efektu atzeman dira. Atxilotutako zazpi pertsonei, sei gizoni eta emakume bati, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bana egotzi zaie, substantzia estupefazienteen trafikoaren modalitatean, eta jarduketen emaitza agintaritza judizialari jakinarazi zaio.
Era berean, kapital-zuriketaren delitu bat ere ikertzen ari dira, droga-trafikoaren jardueraren bidez ustez lortutako etekinak norako diren eta zirkuitu ekonomikoan sartu ote diren argitzeko.
Atxilotuei 2,5 kilogramo kokaina inguru konfiskatu zaizkie, banatzeko prest dauden gramo bateko 400 dosi baino gehiagorekin; 200 gramo kristal inguru; 3 kilogramo haxix polen; Nexus pilulak; arrosa koloreko hautsa; balantzak, ontziratzeko makinak, bilgarriak eta substantzia estupefazienteak prestatzeko, zatikatzeko, egokitzeko eta banatzeko beste tresna batzuk; luxuzko erlojuak eta hainbat bitxi; eta 225.000 euro inguru eskudirutan.
36 eta 56 urte bitarteko atxilotuek honako polizia-aurrekari hauek dituzte: 56 urteko gizonak aurreko ikerketa bat du, 51 urteko gizonak atxiloketa bat eta aurreko ikerketa bat ditu, eta 43 eta 40 urteko gizonek atxiloketa bat eta hiru ikerketa dituzte aurretik. Gainerako atxilotuak, 40 eta 44 urteko bi gizon eta 36 urteko emakumea, lehen aldiz atxilotu ditu Ertzaintzakn. Atxilotutako gizonezko guztiek espainiar nazionalitatea dute eta emakumea latinoamerikar jatorrikoa da.
Polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotuak epailearen esku utziko dituzte.


