DOT Durangaldea

EGURALDIA

Asteartean eguraldia egonkortu egingo da

Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta 15 ºC-tik gora kokatuko dira EGURALDIA | Asteartean eguraldia egonkortu egingo da. Tarteka hodeiak ugariak izango dira, batez ere mendebaldean, non puntualki euri txikia egin dezakeen. Ekialderago zerua garbiago egongo da batez ere Nafarroan. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da goizean eta iparraldekoa arratsaldean. Tenperatura maximoak igo egingo dira, eta […]

Asteartean eguraldia egonkortu egingo da Irakurri albistea »

Astelehenean giro aldakorra eta ezegonkorra Durangaldean

Elur-kota 1000 m-tik 1500 m-ra igoko da EGURALDIA | Astelehenean giro aldakorra eta ezegonkorra. Zeruan tarte hodeitsu ugari izango dugu eta noizbehinka zaparradak egingo ditu, sarriago ipar isurialdean eta egunaren lehenengo partean; ez da baztertzen trumoiak jotzea goizean. Elur-kota 1000 m-tik 1500 m-ra igoko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro ibarrean.

Astelehenean giro aldakorra eta ezegonkorra Durangaldean Irakurri albistea »

Neguko eguraldia domekarako Durangaldean

Tenperatura ia negukoa izango dira, 13-14 ºC baino balio baxuagoekin EGURALDIA | Gaur tenperatura ia negukoa izango dira, 13-14 ºC baino balio baxuagoekin. Goizean baliteke ateri eustea, mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta ostarte batzuk ireki daitezke. Alabaina, egunaren bigarren partean beste fronte batek edo ezegonkortasun lerro batek eragin dezake; haizea ipar-mendebaldetik finkatu eta zakartu egingo

Neguko eguraldia domekarako Durangaldean Irakurri albistea »

Zapatuan eguraldiak okerrera egingo du

Tenperatura pixkanaka jaitsiko da; jaitsiera nabarmenagoa izango da arratsaldean EGURALDIA | Gaur fronte hotz batek lurraldea zeharkatuko du eta eguraldiak okerrera egingo du nabarmen. Goizean zerua lainotuta geratuko da eta euri pixka bat egin dezake, baina euri gehiago espero da egunaren bigarren partean; fronteak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, eta euria eta zaparradak egingo ditu,

Zapatuan eguraldiak okerrera egingo du Irakurri albistea »

Ostiralean udako eguraldia jarraituko du

Tenperatura maximoek berriro ere gorantz egingo dute EGURALDIA | Ostiralean udako eguraldia izango da. Ipar isurialdeko zenbait lekutan behe-hodeiak ikusiko ditugu oraindik, batez ere kostaldean eta goizean goiz. Gainerako orduetan eguzkitsu egongo da, zerua ia garbi. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du kostaldean. Tenperatura maximoek berriro ere gorantz egingo dute, orokorrean

Ostiralean udako eguraldia jarraituko du Irakurri albistea »

Ostegunean ere udaberriko giro eguzkitsua izango dugu

Tenperatura minimo eta maximoak jaitsi egingo dira EGURALDIA | Ostegunean udaberriko giro eguzkitsua. Zerua hodei gutxirekin egongo da orokorrean, noizbehinka erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko diren arren. Kostaldean behe-hodeiak ere ager daitezke. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da. Tenperatura minimo baxuagoak; kostaldean maximoak jaitsi egingo dira, barnealdean berdintsu jarraituko dute. Iparraldeko haizea ibiliko da.

Ostegunean ere udaberriko giro eguzkitsua izango dugu Irakurri albistea »

Hodei gehiago eta bero gutxiago iganderako Durangaldean

Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira han eta altuenak 20 ºC-tik beherakoak izango dira EGURALDIA. | Gaur zerua hodeitsuago egongo da. Kantauri isurialdean behe-hodeiak agertuko dira; tarteka ugariak izango dira eta zerua hodeitsu egon daiteke. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira han eta altuenak 20 ºC-tik beherakoak izango dira. Hegoaldean goi-hodei batzuk agertuko dira, arratsaldetik aurrera mendi

Hodei gehiago eta bero gutxiago iganderako Durangaldean Irakurri albistea »

Udaberriko giro eguzkitsua zapaturako

Hego-haize leunari esker, tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira EGURALDIA | Udaberriko giro eguzkitsua nagusi denean. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da eta eguzkia izango da jaun eta jabe. Hego-haize leunari esker, tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da, egunaren amaieran haizeak mendebaldera egingo du han eta indartu

Udaberriko giro eguzkitsua zapaturako Irakurri albistea »

Ostiralean hodeiak ez dira hain ugariak izango eta ostarteak zabalduko dira

Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira eskualdean EGURALDIA | Ostiralean hodeiak ez dira hain ugariak izango eta egunaren amaieran ostarte zabalak agertuko dira. Egunaren lehenengo partean behe-hodeiak nagusi izango dira oraindik eta iparraldean euri txikia egingo du ziurrenik. Haizea norabide aldakorrekoa izango da, baina goizean eta arratsaldean iparraldekoa izango da nagusi berriro. Tenperatura maximoak nahikoa igoko

Ostiralean hodeiak ez dira hain ugariak izango eta ostarteak zabalduko dira Irakurri albistea »

Scroll to Top