
Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira
EGURALDIA | Ostegunean giro eguzkitsua izango da nagusi, tarteka goi-hodei ugari agertu arren. Goizean hegoaldeko zenbait tokitan lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira eta arratsaldetik aurrera bero-hodei batzuk garatuko dira mendi inguruetan; Pirinioetan ekaitzak jo dezake. Haizea hegoaldetik finkatuko da, hego-ekialdekoa nagusi, eta indartu egingo da; hala ere, arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da ziurrenik. Kantauri isurialdeko tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, Mediterraneo isurialdeko altuenetan aldaketa handirik ez.


