Tenperatura maximoak gradu pare bat gehiago igo daitezke

EGURALDIA | Ostegunean udaberriko giroarekin jarraituko dugu. Tenperatura maximoak gradu pare bat gehiago igo daitezke. Zeruan hodei batzuk izango ditugu goizaldean eta lehen orduetan eta arratsaldetik aurrera goi-hodeiren bat agertuko da, baina egunaren hein handi batean giro eguzkitsua izango dugu. Haizea aldakor ibiliko da, eta eguerditik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko da.


