DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñoko ortu publikoak martxan jartzeko lanak hasi dituzte

66 partzela esleituko dituzte, baina izena eman dutenak gehiago izan direnez, zozketa bidez esleituko dituzte lurzatiak

50 metro koadroko 66 lurzati egongo dira eskuragarri

ABADIÑO |  Eguraldi onarekin batera, ortu publikoak jarriko dituzten eremua egokitzeko lanak hasi dituzte, Zelaietan. Abadiñoko Udalak enpresa bat kontratatu du horretarako, eta maiatzean zehar lurrak prest izatea aurreikusten dute. 50 metro koadroko 66 lurzati egongo dira eskuragarri, baina izena eman dutenak gehiago izan direnez, zozketa bidez esleituko dituzte lurzatiak. Lanek, guztira, 71.693,65 euroko kostua izango dute (BEZ barne).

Dokumentazio guztia zuzen dagoela egiaztatu ondoren, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran egingo dute lurrak esleitzeko zozketa. Publikoa izango da, Txanporta Kultur Etxean. Udalak aurrerago jakinaraziko du zein egunetan izango den.

Ortuak lantzeko baliabide materialak eta lanabesak Udalak emango ditu. Era berean, ortuak era eraginkorrean erabiltzeko (lurra nola zaindu, ureztatu, landaketa epeak…) eta ordenantzaren inguruko zehaztasunak azaltzeko formakuntza bat eskainiko dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top