DOT Durangaldea

Arripausuetak VII. ‘Durango Neskak Rugby Txapela’ hartuko du larunbat honetan

Sei taldek hartuko dute parte txapelketan, bi taldetan banatuta eta azken sailkapena finkatzeko gurutzatze-partidekin

Partida guztiek 20 minutuko iraupena izango dute

RUGBY | Arripausueta zelaia emakumeen errugbiaren elkargune bilakatuko da berriro ere datorren larunbatean, Durango Rugby Taldeak (DRT) antolatutako ‘Durango Neskak Rugby Txapela’ txapelketaren zazpigarren ekitaldian. Emakumezkoen kirola ikusarazteko eta bultzatzeko helburua duen lehiaketa honek sei talde bilduko ditu bi multzotan antolatuta:

  • A Multzoa: Durango R.T., Uribealdea R.T. eta Gaztedi R.T.

  • B Multzoa: Universitario Bilbao R.T., Elorrio R.T. eta Ibero Club de Rugby (Zaragoza).

Partida guztiek 20 minutuko iraupena izango dute atsedenaldirik gabe, eta Rugby X, XII edo XV modalitateetan jokatuko dira, talde bakoitzak duen jokalari kopuruaren arabera. Hasierako fasearen ondoren, multzo bakoitzeko sailkatuen arteko partidak jokatuko dira azken posizioak zehazteko.

Ordutegia eta partiden egitaraua (Sartu iraillak 19, larunbata):

  • 14:00 — Taldeetako ordezkarien bilera Arripausuetako gimnasioan.

  • 14:30 — 1. Partida (A Multzoa): Durango vs. Uribealdea

  • 14:55 — 2. Partida (B Multzoa): Uni Bilbao vs. Elorrio

  • 15:20 — 3. Partida (A Multzoa): Durango vs. Gaztedi

  • 15:45 — 4. Partida (B Multzoa): Uni Bilbao vs. Ibero Zaragoza

  • 16:10 — 5. Partida (A Multzoa): Uribealdea vs. Gaztedi

  • 16:35 — 6. Partida (B Multzoa): Elorrio vs. Ibero Zaragoza

  • 17:0015 minutuko atsedenaldia eta argazki ofiziala

  • 17:15 — 5. eta 6. postuak: A multzoko 3.a vs. B multzoko 3.a

  • 17:40 — 3. eta 4. postuak: A multzoko 2.a vs. B multzoko 2.a

  • 18:05Final Handia: A multzoko 1.a vs. B multzoko 1.a

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top