DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berebiziko garaipena lortu du Culturalak Urdulizen aurka

Durangarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten bigarren zatiaren zati handi batean

Taldea Pablo Bizkarraren alde agertu zen partida hasi aurretik. ARGAZKIA: SCD DURANGO.

FUTBOLA | Pasa den larunbatean Culturalak ondo beharrezkoak dituen hiru puntu lortu zituen 1 eta 0 irabazita. Durangarrek Urduliz mendean hartu zuten Tabiran garaipenaren bidera itzultzeko. Partidaren hasierako sentsazioak oso onak izan ziren eta 7. minutuan Mikel Pastrianen bitartez aurreratu ziren etxekoak.

Bigarren zatia hasi eta bost minutura Imaz kanporatu zuten eta eta jokalari bat gutxiago zelaian izanda Culturalak itxi egin behar izan zuen eta markagailua defendatu. “Ez ziguten inolako arrisku egoerarik egin. Lan asko eta ondo egin genuen; are gehiago, aukera batzuk ere izan genituen partida erabakitzeko. Sufritutako garaipena, oso lan ona eta hiru puntu”, laburbildu du Aketza Gonzalez talde durangarraren entrenatzaileak.

Garaipen honekin taldea 14. postuan jarri da 23 punturekin. Hurrengo jardunaldian mamuak uxatzeko beste norgehiagoka garrantzitsu bat: Padura, azken aurrekoa 17 punturekin. Partidua Tabiran izango da larunbatean, martxoak 1, arratsaldeko 18:30ean

RFEF lehenengo maila

Sestao 1 – Amorebieta 0

RFEF hirugarren maila

Cultural 1 – Urduliz 0

Lehentasunezko maila

Sestao River B 1 – Amorebieta B 7

Iurretako 1 – Sondika 3

Elorrio 0 – Otxarkoaga 4

Abadiño 3 – Zaldua 0

Lehen maila

Ermua 0 – Ezkurdi 2

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top