Tenperatura minimoetan ez da gorabehera handirik izango

EGURALDIA | Larunbatean, hodeiak eta ostarteak arratsaldean. Barnealdeko haranetan, goizean goiz, behe-lainoa sortuko da eta altxa ostean, giro eguzkitsua izango dugu, enbarazu handirik egingo ez duten goi-hodeiekin; Kantauri isurialdean, berriz, hodeiguneak ugariagoak izango dira. Gauean, orokorrean, hodeiak ugarituz joango dira, batez ere ipar partean eta baliteke zenbait lekutan zirimiria egitea, bereziki kostaldetik hurbil. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura minimoetan ez da gorabehera handirik izango, maximoak berriz, apur bat igoko dira.


