Nafarrak nagusi izan ziren azken partzialean eta 80-67 nagusitu ziren.
SASKIBALOIA | Tabirako Baquek ezin izan zuen urtea garaipenarekin hasi eta Iruñeko San Ignacio Premo taldearen aurka galdu zuen (80-67). Antxon Imazek, Joseba Arkarazok, Maren Hormaetxeak eta Jorge Uriartek zuzentzen duten taldea markagailuan azpitik hasi zen lehen laurdenean (25-20), baina atsedenaldira hiru puntura hurbildu ziren (38-35). Bigarren laurdenaren ostean, durangarrek maila mantendu zuten hirugarren laurdenean (56-54). Hala ere, azken laurdenean nafarrek 24-13ko partziala lortu zuten eta partida erabakita utzi zuten azken +13 hori arte. Errebotean, alde handia egon zen, nafarrek 51 harrapaketa egin baitzituzten eta etxekoek 34 (San Inazioren defentsako 38 errebote eta Tabirakoren 23).
Tabirakoren saskiratzaile nagusia Elene Sarasua izan zen, 12 punturekin, ondoren Fatou Sane eta Nerea Imaz, biak 11 puntu eta 3 erreboterekin. Bineta Sanek eta Gorane Urainek 9 puntu lortu zituzten. Tabirako zazpigarren postuan dago, zazpi garaipen eta bost porrotekin, eta Unamuno izango du aurkari larunbat honetan Landako kiroldegian (19:00etan).